Zer da eko web-orri bat?

Ekintza jasangarriak Nafarrola proiektuan

 

Nafarrola-ecoliving proiektuan, bide berriak arakatuz eta iturri berrietatik edanez, HIRU- hilabetero arlo desberdin bat aztertu eta aukera jasangarriak planteatuko ditugu; ikasi ahala zuekin konpartituz.

Zer da jasangarritasuna?

 

Jasangarritasuna 1987ko Brundtland izeneko txostenean deskribatu zen lehen aldiz: Oraingo belaunaldiaren beharrak asetzea, etorkizunekoen beharrak asetzeko gaitasuna sakrifikatu gabe.

Kontzeptu honek hiru ardatz ditu: soziala, ekonomikoa eta ingurumenarena. Gure proiektua, zehazki, ingurumenaren ardatzean dago errotuta gehienbat; izan ere, gure planetaren jasangarritasuna aztertzen dugu. Jasangarritasuna adierazteko hainbat termino entzutetsu erabili ohi dira: ekologikoa, berdea edota birsortzailea, esaterako.

Erronka honen bidez, Nafarrola proiektuaren ibilbidea zuekin konpartitu nahi dugu hasieratik. Uste dugulako, posible dela gure inguruarekin modu orekatu batean bizitzea. Are gehiago, posible dela uste izateaz gain, gure aztarna ekologikoa txikitu daitekeela erakutsi nahi dugu.

William Thomson Kelvin fisikari eta matematikariak esaten zuen moduan, definitzen ez dena ezin da neurtu eta neurtu ezin dena ezin da hobetu. Horregatik, erronka horietan parametro eta tresna libreak erabiliko ditugu hilabete bakoitzeko gaia neurtzeko eta ondorioz, gure jasangarritasuna hobetzeko.

“Definitzen ez dena ezin da neurtu eta neurtu ezin dena ezin da hobetu” Willian Thomson

 

Lehen erronka: Nola sortu web orri jasangarria bat

 

Gure lehen erronka, web orri jasangarria martxan jartzea izan da, berau izanik ziklo honi hasiera emango dion gaia. Gai honen garrantzia ulertzeko adibide bat jarriko dizuet.  Internet herrialde bat balitz, munduko seigarrena izango litzateke kontsumitzen duen elektrizitatea kontuan hartuta. Eta noski elektrizitate hori nonbaitetik atera behar da.

Horrela, web orrien kasuan, ingurumenaren eragin nabarmenena energia kontsumoarena da.

Kontsumoa web orriaren datuak, hau da, eduki digitalak gordetzeko behar den energiaren araberakoa da. Baita, zerbitzaritik erabiltzailearen ordenagailura datuak transmititzeko ere energia erabiltzen da.

Azkenik normalean jasangarritasuna neurtzeko ezan dogu parametro zeatzak behar ditugula. Ezan dugu web orri baten eragin larriena energia kontsumoan dagoela eta energia kontsumo honen ondorio nabarmenena, honen sorreran sortzen diren carbono dioxido edo baliokideak dira. Honeek aldaketa klimatikoaren arazoa areagotzen dute. Laburtuz, gure web orriaren jasangarritasuna neurtzeko, honen C aztarna (CO2 baliokidea unitate moduen) neurtuko dugu, Hau bait da normalean aldaketa klimatikoaren eragina neurtzeko erabiltzen dan parametroa.

Nola gutxitu dezakegu gure webgunearen C aztarna?

 

    1. Nondik dator energia? Badago energia berriztagarriak erabiltzen dituen zerbitzaririk (hosting) gure aztarna murrizteko?

 

Zerbitzari batek energia asko kontsumi dezake. Adibidez, Web Neutral Project sortu zuen Jack Amend-ek kalkulatu zuen web orri baten zerbitzariaren energia kontsumoak  2000kg CO2 sor ditzakeela urtean.

Aztarna gutxitzeko bide bat energia berriztagarriak erabiltzen dituen zerbitzari bat aukeratzea da. Horretaz gain, aukeratzen dugun enpresak energia berriztagarriak erabili ez ezik, energiaren erabilera eraginkorra egin behar du.  Hau da, eraginkortasun energetikoa landuta izan behar dute beraien instalazioetan. Hemen energia berriztagarrien erabilera eta eraginkortasun energetikoa lantzen dituzten enpresen adibideak:

  • Ionos: Enpresa Europarra. Data center hurbilena Alemanian. %100 energia berriztagarria erabiltzen du. https://www.ionos.com/environment
  • Greenhost: Holandako enpresa. Data center herrialde berean. %100 Holandako energia eolikoa: https://greenhost.net/products/hosting/
  • Greenweek: Enpresa Estatu Batuarra. Data center hurbilena Holandan dauka. %300 energia berriztagarria: https://www.greengeeks.com/web-hosting
  • Kualo: Ingalaterrako enpresa jasangarria. Data center-a bertan du: https://www.kualo.co.uk/webhosting/green-web-hosting
  • OVH cloud: Frantziako  ostalari jasangarria:Open source, energia efizientzia eta data center-aren kontsumo murriztua, energia berriztagarriak iturri moduan edukitzeko bidean.

https://www.ovh.com/world/manifesto.xml

2. Sortu dezakegu web orri jasangarriago bat gure aztarna ekologikoa murrizteko?

Gure web orria ekologikoagoa izan dadin, honen kontsumoa eta efizientzia hobetu ditzakegu. Hau da, gure web orria erabiltzerakoan ahalik eta elektrizitate kontsumo txikiena edukitzea bila dezakegu. Badago, beraz, gure web orria eko-diseinatzeko aukera.  Baina nola egin?

Laburbilduz, web orri minimalista batek energia gutxiago kontsumitzen du eta, gainera, errazagoa da erabiltzeko. Beste alde batetik, modu efiziente baten dabilen web orri batek, hau da azkar dabilena, jasangarriagoa eta erabiltzailearentzat errezagoa izango da hau erabiltzea.

Beste Zenbait aholku:

  • Zure web orriak daukan informazio kantitatea murriztu. Zenbat eta dokumentu gutxiago metatu, orduan eta energia gutxiago erabiltzen du sareak dagoen data transferretik (zerbitzaritik) erabiltzailearen ordenagailura heltzeko.
  • Grafikoak optimizatu. JPEG 2000 formatua irudietarako eta GIF grafikoetarako.
  • Behar ez dena kendu. Etiketak, espazio txuriak eta komentarioak kendu.
  • Memoria erabilerak eta datuak gordetzeko moduek ere eragina dute. Adibidez CSS eta Javascript-a kanpotik esleitu, zure orrian itsatsita eduki ordez.
  • Informazioa bilatzea erraztu. Erabiltzaileak erraz aurkitzen badu behar duena energia gutxiago kontsumitzen da.
  • Web orria mugikorrean ondo erabiltzeko diseinatuta egotea.

Honen inguruen gehiago jakin nai baduzue:

https://www.wholegraindigital.com/blog/website-energy-efficiency/

3. Nola neurtu gure web orriaren karbono aztarna?

Orain arte energia kontsumoaz eta CO2 aztarnaz hitz egin dugu. Esandako moduan web gune bat erabiltzeak C aztarna bat sortzen du, zeina CO2 emisioetan neurtzen den. Gure helburua aztarnarik ez edukitzea da eta hori lortzeko, berau neurtzeko gai izan behar gara. Horretarako, zorionez, badaude modu errazean webgunearen aztarna neurtzen duten proiektuak. Webgune horietako batean geurearen helbidea jartzea nahikoa da jasangarria den eta zer hobetu dezakegun ikusteko. Nik hori bera egin dut web orri honekin eta honeri esker beharrezko esaldia ez dago amaituta